Shiatsueuskadi
Siguenos
  • Inicio
    • ¿Qué es el Shiatsu?
    • ¿Por qué estudiar Shiatsu?
    • ¿Quién estudia Shiatsu?
    • La Escuela Europea de Shiatsu
    • Próximos cursos
    • Programa de Formación >
      • Curso de Iniciación - Ciclo 1
      • Formación - Ciclo 2
      • Formación - Ciclo 3
      • Formación - Ciclo 4
    • Contacto
    • Profesorado
    • Profesionales/Profesionalak
    • Blog
    • Galeria
    • Política de Privacidad
  • Hasiera
    • Zer da Shiatsua?
    • Zertarako ikasten dugu Shiatsu?
    • Nor dago SHIATSUan interesatua?
    • Shiatsu Eskola Europarra
    • Formazio Egitaraua >
      • Shiatsu hastapena - lehen zikloa
      • Formazio Egitaraua - bigarren zikloa
      • Formazio Egitaraua - hirugarren zikloa
      • Formazio Egitaraua - laugarren zikloa
    • Datozen ikastaroak
    • Irakasleak
    • Harremana
    • Bloga
    • Galeria
    • Pribazitate bermea
  • Eventos Jardunaldiak
  • Fotos Argazkiak
  • Profesionales/Profesionalak

Zer da Shiatsua?

Picture


Eskuzko terapia izanik, masajetik haratago doa Shiatsua. Bere baitan Txinako Medikuntzaren ahala eta ukimenaren lotura eta epeltasuna bateratzen ditu, gogoa eta gorputzaren bilakaerarako bidea ere izanik. Intuizioa eta Ekialdeko zenbait diagnosi moten ezagutzarekin batera, arnasketa eta postura lantzen ditu. Bizi-energiaren armonia bilatzen du, hainbat puntu, meridiano eta soin-gune landuz. Horietan presioak eta luzaketa sotilak, zeure pisua erdiratua erabiliz, lasaitze sakon bat eragiteko gai da, oreka energetikora, malgutasunera eta posturaren osotasun zentzu baten aldera bultzatuz. Akupunturan erabiltzen diren energia-bide edo meridiano-sistema bera erabiltzen da Shiatsuan, bide horietako bakoitza soinaren eremu zabalago bati atxikia dagoela kontuan harturik.

Shiatsuaren ikasketak zeure buruaren ezaguera, osasun zaintza eta emozioekiko harreman egokia ahalbideratuko du. Konexio fisiko emozional eta mental horretatik abiatuta, beste norbaitekin zerbait egiteko gai bihur zaitezke.





Shiatsuaren aurrekariak

Picture


“Shiatsu” esateko erabiltzen den japoniar ideogramak gizakia irudikatzen du, bere adar bakoitza bestearen sostengu delarik. Norbere erdigunetik bestea sakatze eta lasaitzea elkar sostengatuz, horra Shiatsuaren ikuspuntuaren muina. Ekialde urruneko filosofian eta sendatze antzetan oinarritzen da sistema hau. Egun, bere autonomia lortua du Japoniatik abiatu eta mundu zabalean hedatuta.



Shiatsuaren helburua

Picture


Norbere sendatze prozesuak eta garatze pertsonala laguntzea da Shiatsuak duen helburu nagusia. Horretarako Ekialdeko sendagintzan esaten den moduan, norbere “bizi-energia” -Qi, Ki edo Tsi hango adieretan- modu orekatuan mugiarazi egin behar da. Zirkulazioaren ideia hau –ez gorputzekoa soilik, baita giza gogo edo izpirituarena ere, bere batasunean- funtsezkoa dugu ongi izate baterako ahaleginetan.


Shiatsuak norberarekiko ezaguera eta sentsibilitatea garatzen du, tentsioak lasaitu eta bizi-energia gehitu. .

Formazio egokia duen profesional baten eskutik jasotzen denean, ongizatea indartzen du
eta osasun prebentziorako metodo gisara erabili liteke.

Lagungarria da, baita ere, aldaketa-aro edo krisi-prozesu mingarritan murgildurik daudenentzat. Baldintza fisiko ezberdinentzako da aplikagarria.




Shiatsu ikasketa

Picture





Shiatsuaren ikasketak onuragarriak dira egiten dituenarentzat: osasunez hobetuko zara, zeure buruarekin armonian egokituz gorputzez, arimaz, izpirituz. Besteei laguntzeko bidea modu honetan zabaltzen delarik.



Con tecnología de Crea tu propio sitio web con las plantillas personalizables.