Nor dago SHIATSUan interesatua?Osasunean eta garapen pertsonalean interesatua dagoen edonor egon liteke Shiatsuan interesatua. |
Hurrengo ikastaroen informazioaHastapen ikastaroa Lehen ziklo bezala dago egituratua, baina badu osotasun bat, hura burutu ondoren erabilgarri egiten duena lagunartean estresa eta ondoez arinak tratatzeko. Hortik aurrera, Bigarren Zikloa dator, helburu profesionalekin, aurrekoaren garapena eta aplikazio zehatzak eginez. Hau burutu ondoren, edozein tratatzeko gaitasuna bermatzen da. |
Pausoz pauso ikasten
Ez duzu sendagintzan ezaguera berezirik behar gure ikastaroetan abiatzeko. Pausoz pauso eta mailaz maila gure metodologiaren jabe egingo zara, Terapeuta maila lortu arte. Esan gabe doa osasungintzan ari direnentzat osagarriak direla gure ikastaroak, batez ere gorputzaren sentiberatasunetik abiatzen direnentzat.
Gure ikastaroetan medikuntza arlo guztietan adituak egon dira: sendagileak, erizainak edo fisioterapeutak eta denek ikasi dute ikuspuntu berri batetik berea aberasten. Orobat, esku-terapiekin dabilen jendeak edo Ekialdeko beste sendabideak lantzen dituenak osatua ikusten du bere gaitasuna.